Norman Johnson

Norman Johnson

Bizitza
JaiotzaChicago1930eko azaroaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSeekonk2017ko uztailaren 13a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaTorontoko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaHarold Scott MacDonald Coxeter
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta zientzialaria
Lan nabarmenak

Norman W. Johnson (Kanada, 1930eko azaroaren 12a2017ko uztailaren 13a) kanadar matematikari bat izan zen, Wheaton College ikastetxean (Massachusetts, AEB) lan egin zuena. 1966an, Doktoregoa lortu zuen Torontoko Unibertsitatean The Theory of Uniform Polytopes and Honeycombs izenburuko tesiarekin; H. S. M. Coxeter izan zuen ikuskatzaile.

1966ko doktore tesi horretan Johnsonek hiru izar-polikoro uniforme deskribatu zituen, antiprismen antzekoak direnak, Johnsonen antiprismak izenekoak.

1966an, 92 solidoren zerrenda bat argitaratu zuen Norman Johnsonek, izen eta zenbaki banarekin. Johnsonek ez zuen frogatu 92 baino ez zirela, baina aieruz esan zuen besterik ez zela egongo. Eta 1969an, Viktor A. Zalgaller-ek halaxe frogatu zuen: Johnsonen zerrenda oso-osoa zen.

Geroago, Johnsonek Uniform Polychora Project proiektuan hartu zuen parte, dimentsio handiagoko Politopoak deskribatzeko eta izendatzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy